Skyrock.comDécouvrir
  • ACCUEIL
  • BLOG
  • PROFIL
  • CHAT
  • Musique
  • Sources
  • Vidéos
  • Photos
  • Tasanté
  • Cadeaux
  • Facebook
  • Connecte-toi

    J'ai oublié mon mot de passe
  • Crée ton blog

  • Blog
  • Profil

xabiblog

Photo de soubeletxabier

soubeletxabier

Description :

blog honek hiru helburu ditu:
-nere web orriarekin batean nere margo lanak erakustea
-nere idazlanak adieraztea
-Arteari eta politikari buruz eritziak ematea
Ce blog a pour but de montrer et de commenter mes travaux artistiques et littéraires ainsi que de servir d'appui pour tout commentaire politique.
El proposito de este blog es de difundir,comentar y explicar mis creaciones artisticas y literarias asi como de sacar a la luz comentarios politicos sobre la situaciopn de Euskal herria.

  • Envoyer un message
  • Offrir un cadeau
  • Ajouter à mes amis
  • Bloquer
  • Devenir fan
  • Choisir cet habillage

Ses Honneurs (5)

  • Grand Ouvrier
  • Visit 100
  • Wolf
  • Post 25
  • Old Skool

» Suite

Son profil

Profil de soubeletxabier
soubeletxabier

Mon atelier à Arizkun

60 ans
Bayonne (64)
France

Partage

  • Tweet
  • Messenger
  • Amis 0

Design by lequipe-skyrock Choisir cet habillage

Signaler un abus

Infos

  • Création : 21/05/2007 à 21:07
  • Mise à jour : 11/03/2013 à 04:29
  • 1 066 visites
  • 9 visites ce mois
  • 38 articles
  • 6 commentaires

Ses archives (38)

  • Nafarroa Euskadi da
  • Gernika
  • Nik Frantzia
  • Mattin Olzomendi

» Suite

Liens Skyrock Publicité

Abonne-toi à mon blog !

RSS

azken olerkia:Hire etorkin

Erotzat naun,nik aldiz errotzat
lur galduaren errotik erotu hiretzat.
Errotik natorkin
erro gabeko etorkin
erotu nahi hirekin.
hego haize,ero haize,uztargin.
Agur urdin! Agur uhin!
Kaixo herrimin eta bihozmin
Nere erroari eskumin
-

Olerkiaren adierazpena:

Espainiara pateraz datozten etorkinei egina da,.
Lurberriak barku miserable horietan hurbiltzen dienean ikusten dituenean haiei mintzo hasten zatzaiete eta elkar hizketa bat sortzen da.
-Erotzat naun,nik aldiz errotzat
-Lur galduaren errotik erotu hiretzat
Etorkinak amalur berriari erotzat hartzen duela dio,berak lurra errotzat hartuko duen bezala.Bere herria utzirik bere erroak galdu ditu eta bizi berriaren eromenean sartu da,hainbeste galdera bere buruari eginez:Onartuko al naute?Erro berriak hartuko al ditut?nere erro zaharrak galduko ote balizko berri horiek hartzeko?Horretan burua galtzen ari al naiz?
Nahiz eta zuk erotzat hartu nik nere xedea garbia daukat,lehengoak utzi eta ahantzi zure bizi ero berrian sartzeko.Hori dut behintzat nere herritik joateko ditudan arrazoinak,nere erroak uzteko daukadan arrazoin bakarra.
"Naun" erabiliz ama,eme,amodio berri baten bila doala erakusten du.Lurrak aldiz ez du inoiz pertsona berezirik erabiliko,are gutxiago toka,ezagutzen ez duelako eta mesfiantza diolako.Benetako arrotza baita.

-Errotik natorkin
Erro gabeko etorkin
Erotu nahi hirekin

Hiri,amalur,emelur,ni erroa galdu dudan etorkina heldu natzain.
Iritsi baino lehen nere erroak galdu ditut,hiregana ailegatuko naizenik ez baitakit oraino,behabada ur azpian itorik bukatuko dut,beharbada
denak galduko ditut bainan dakidan bakarra nere errotik heldu naizela,nere sustrai zaharretatik natorrela eta bidean jadanik denak galdu ditudala,ezabatu nahi baititudalako.
Erotu nahi dut hirekin,hi ezezagun hutsa,abentura handiez egindako bidaiaz misteriora iritsi,ezagutzen ez dudan Europa berri horretara,besteek kontatu didaten paradisu horretara.
Bainan hala ez da eta horretan dago nere bigarren eromena,eroa izan behar baita lur galdu batera etortzea,erro galdu batetik galduko dudan lur berri ero batera.Agian ez!Ea Nere eromena gauzatzen den,erro berriak hartzen lortzen ditudan eta ama berria egoitza berria hartzen dudan.

-Hego haize,ero haize uztargin
Biek bat egiten dute,hegotik datorren haizeak,hegotik nakarren haizeak eta eromenak.Zergaitik hori?Euskaraz esan zahar bat badelako" Hego haize ero haize" esaten duena eta hegotik datorren etorkinari ezin hobekiago dagokio.
"Ipar haize lamin haize "esan zaharrak sorginkeria aipatzen duen bezala,hegoa aipatzen duen honek eromena daipa eta uztarri baten pare bi elmentu nagusiak:hego eta ero batzen ditu.
-Agur Urdin
Agur itsasoari,urdin handia deitzen zaion Mediterraneoari.Agur kostaraino iritsiko naizelako edo bertan itoko naizelako.Agur bi zentzu desberdinetan hartuta dago:Agur, lurberria zapatzen duen batek desana,itsasoa betiko uzten duelako eta Agur,nunbait sartzean esaten den agurra,"egunon" antzekoa eta honetan bigarren patua aipatzen da itsasopetzea eta itotzea.
Agur urdin,agur ustel ere daipa,bizi zaharra,modu zaharrekoa,gure zibilizaziotik aparte dauden ohitura desfasatu horien lagatzea,uztea,abandonatzea.

Agur uhin! Agur arriskuari, perilari, itsaso biziari, itotzaileari

-Kaixo herrimin eta bihotzmin
Lurberrira iristean bi sentimendu nagusituko zaizkio:herrimina,lur berrian gelditzea lortzen badu,bere herriaren eta erroaren mina,oroitzapen samina Bihotzmina bere bidaiaren ondotik lurrean sufrituko dituenak erraldoiak izanen direlako.Zergaitik etorri ote naizen?izango du bere leitmotiv bakarra,poliziak harrapatu duelako eta berriro bere errora bidaliko duelako.hainbeste pairamen deusetako.Hemen ere uztargin hitzarekin bikoiztasun hori loturik dago.
-Nere erroari eskumin
Zorionez Amalur berrian sartzera lortu du eta bi gauza bururatzen zaizkio:
-lehengo guztiak ahanztea eta eskuminak ematea(beste baten bitartez aspalditik ikusi ez dituzunei ematen baitira)eta esku eta minak morfologikoki esan nahi dutenak:eskua luzatu besteak etor daitezen,mina sufritu duen guztiarengatik,eskumin sufrimenduak balio izan duelako.

Etorkinaren olerkiak bi gauza nagusi parekatzen ditu:erroa zaharra eta erro berria,hain desberdinak direnak eta bizia hain sakonki markatu eta markatuko dutenak.

-Erotzat naun,nik aldiz errotzat
Hirugarrena baino lehen,Bigarren adierazpen arras desberdina agertzen da ,emaztearena da
Erotzat naun hi emazte,nik aldiz hire baitan erroa,ama,sabela.

-lur galduaren errotik erotu hiretzat
Lur galdua ,nere ama galdua,nere bizi galdua.Horren errotik hiretzat erotu nauk,berriz ere erroak sortuko zaizkidalako.

-errotik natorkin,erro gabeko etorkin,erotu nahi hirekin
nere bizitik nator,nere bizi galdutik,ama txikitan galdu dudan erro gabeko bizi horretatik,hiregana,hik eromena erakartzen didanan horretara,amodio eromena,bizi berriaren eromena,amatasunaren eromena.
-Agur urdin,agur,ustel!adio bizi txar eta goibel.
Hi haiz nere zeru urdin berria.Kaixo urdin!Agur urdin!
-Kaixo herrimin eta bihozmin
hirekin sufrituko ditudanak etortzekoak dira eta agian damutuko naun hirekin erotu izatea.Kaixo lehengo bizia,kaixo amaren bilatzea...Eta hainbeste urte iragan gaztemina sartzen zaidala,herriminaren antzekoa,oroitzapen samina...
-Nere erroari eskumin
Zer egin dut nere biziarekin,bizi berria sartu nintzenetik.Hoberena askazia eta bihotzez maite ditudan eman dizkidazun haurrak.
Ni ama izan nahi nuen,horren ordez ama baten bila egon nintzen,ama izateko,maitatzeko,nik eskas izan ditudan maitasunak emateko,nere erroa berpizteko.
Eskuminak sentimentu horiei,denbora asko pasatu baita eta zahartzeko abian nago.

Bigarren zentzu hori ez da batere idatz ondotik agertu,beharbada dirudien bezala.Ez!Etorkinari buruzko olerkia idaztean beti gogoan izan dut parekatasun hori eta etorkinaren irudia ezin hobekiago datorkio.

Hirugarren zentzua aldiz idatz ondotik etorri zait::Euskaldunak bere herrian bizi duen etorkin egoera,iparraldean bizi den arrotz egoera.
Zu frantses jende eta kultura errotzat nauzue,euskaldun errotzat ,indigena gaizoa,bere erroa defenditzeagatik erotzat hartzen duzuna
Errotik natorkin,erro gabeko etorkin,erotu nahi hirekin
Euskaratik nator,euskara eta izaera galdu batetik eta hire kulturan murgiltzen naiz,erotzen naiz.
Agur Urdin,kaixo ustel,Zu ito nahi nauen kultura eta izaite berria.
kaixo herrimin eta bihozmin:Herrimina sentitzen dut nere euskal izatea desgertzen ari delako.Zer zen lehengo bizia!Euskal bizia,euskararekin lotuta zegoena eta ez frantseskeriak dakarkidan bihozmin guzia.
Nere erroari eskumin:nere patuaren aipamena:desagertzea.Agur!
Eskumina eskuko mina daipa ere,gurea salbatzeko dagigun guzia,menpetasunearen parean dagigun lan izugarria.

Biziki maite dut azken olerki hau.Bere doinua badu eta kantu bat bilakatuko dut.Barne iraultza batean sartzen ari naizela iduritzen zait eta lekuko idazten hasi naizen beste olerki batzuk.Gogorrak.Batez ere "Tobera" izenekoa.Hori izanen dut hurrengoa hemen.
​0 | Partager
Commenter

Plus d'informationsN'oublie pas que les propos injurieux, racistes, etc. sont interdits par les conditions générales d'utilisation de Skyrock et que tu peux être identifié par ton adresse internet (54.234.180.187) si quelqu'un porte plainte.

Connecte-toi

ou poster avec :

#Posté le lundi 21 mai 2007 23:36

Modifié le mardi 23 juin 2009 12:05

Nere komikia-Olerkia

Nere komikia

Eztiki, amaren lezean gorderik
Lurrean troglodita.
Lasaiki, azal gogorik gabe,isilik
Gizonki,emeki hermafrodita.
Nagiki,gizakiengandik,muturik
Giltzatu natzaizu,ni ermita.
Nola iraun,leher behar behin unea etorrita
Argiki hitza hartu nahi eta azal kalapita
Eta urekin bota nere dinamita:
Gorroto ditut nik Opus eta jesuita
Klarisa edo karmelita
Higuinik renta per capita.
Oro hipokrita!
Izan nahi nuke faloide amanita
Eta denak bazkatu isilka
Mamiki,eztiki,larriki
Oro irauli,
Eta idatzi komiki.

Komentarioa

Jadanik Komiki tituluak zerbait irringarria izanen dela erakuts lezake bainan zinez ez da hala,ironiaz beterik ,gorroto ditudan guztiak nere barne hortatik ikusiko ditut eta amaren sabelatik biziko dudan ateraldia baliatuz,denak erahilko,umore beltzeko komiki bat idatziz.
Betiko gaia azaltzen da:amaren barneko bizia,amalurrarena eta Hiru parte aski garbi dagertza:
1-amaren sabelan
2-Gorrotoa eta erahilketa
3-komikia idatzi

Bien artean eta transizionea eginez hiru lerro:Nola iraun tik nere dinamita arte.

Eztiki, amaren lezean gorderik
Lurrean troglodita.
Lasaiki, azal gogorik gabe,isilik
Gizonki,emeki hermafrodita.

Amaren barneko bizi gozoa adieratzen da,eztia,iluna,jendeez aparte bainan ere amalurrrarena,lurrean zulo edo leze bat izan balitz bezala eta bizitoki bilaka balitz bezala.
Ez dut hortatik atera nahi kanpoan zer dagoen ez dakidalako.Gainera nere isiltasun horretan,babesturik,isilik,ez dakit oraino zer izango naizen.Sor aroen arteko nahasketa bat nahiz azaltzen da,obulazioaren unekoa;oraino eme edo ar bilakatu ez dena eta geroagoko barne bizi osagarria.
Hor eme eta arraren bizia berdina ez dela dager,kanpoko bizia noski,eta sexu gabeko izaiteak neutro uzten nau biziaren aurrean.Iduriz hala izan nahi dut,objektiboki kanpoko bizia azter nezan.

Nola iraun,leher behar behin unea etorrita
Argiki hitza hartu nahi eta azal kalapita
Eta urekin bota nere dinamita:

Barneanegon nahi nuke bainan ezin,leherketaren eguna etorriko baita.
Nere amorrua azaldu nahi nuke jadanik eta barnetik gizartiarren jokamoldea entzun,ikus eta sentitzen dudalako.
Tsunami baten parekoa izan nahi nuke,gaistokeria,faltsukeria,hipokrisia behingoz betiko mundu berri haorretatik eramateko,denak itotzeko.Horretarako dinamita erabiliko dut,bortizkeri handiena,gure herria ezagutzen dugu bortitzkeria baino, hitzen dinamita,kalapita sortuko duena.

Gorroto ditut nik Opus eta jesuita
Klarisa edo karmelita
Higuinik renta per capita.
Oro hipokrita!
Izan nahi nuke faloide amanita

Bizian eta batez ere gazte denboran gorroto izan ditudanak aipatzen dira:
Eliza,alde guztietako eliza.Opus gure herriaren zapaltzailea izateagatik eta Nafarrooaren aipamena burura datorkit.Jesuita,PNV gogora heldu zaidalako bainan horien gainetik nik txikitan bizi izan ditudan sensazio txarrak,amodio eskasarenak.Eskoletan ezagutu izan ditudan erlixiolariak bihotzikez zeukaten eta gaistokeria baizik ez zuten erakusten.Injustizia,bortitzkeria,pedofilia,faltsukeria eta hori guztia Jainkoaren izenean.Popatik hartzera!
Gainera apezetatik fraileetara eta seroregana pasatu nintzen,eskolaz eskola eta denak berdin ziren,gizon edo andre,eta halakoa ez nuke sekulan izan nahi.sexu gabeko lehen aipamena honekin loturik dago ere,hermafrodita aipatzerakoan berez zeukaten gaistokertik urrundu nahi nuke,berez izango balute bezala.
Gorroto ditut ere dirua baizik gogoan ez dutena,itxura baizik erakusten ez dutena,kapitalismoak sortarazten dituen giza materialista,amodiotik aparte,gizakutzatik aprte eta mundua suntsitzeko prest daudenak,batere kontzientziarik gabe.Lukurreria,nagusikeria,poderea eta dirua erakartzen dituen guztiak gorroto ditut,Estatuek eta elizak defenditzen dituztenak.
Oro hipokrita!Hitz ederrak,jainkoaren aldekoak esanak,karitatearen izenean egindako irainak.Alu zikinak!Denak erahil nahiko nituzke,pozoindu,haien hipokrisia jan eta irents dezatela!
Nere gaurko auzokoa ere aipaturik dagerte,klarisak,etxe ondoan ditudan serorak,beti jainkoaren izenean hauzo trabak ezarri dizkidatenak,UPN bozkatzen dutenak,jainkoaren edo St Therese de Lisieuxren izenean gaistokeriotan aritzen direnak.

Eta denak bazkatu isilka
Mamiki,eztiki,larriki
Oro irauli,
Eta idatzi komiki.

Erahilketaren unea etorri da,amaren sabeletik ateratzeko une itogarria.Ez al nengoen askoz hobetogo barneko uretan sartuta?Dudarik gabe,erahiltzailea bilakatuko naizelako,haiek jardun izan duten bezala,faltsuki,eztiki bainan larriki eta mamiki esan nahi baita gauzak ongi pentsatuz eta eragin haundia izatez.
Iraultzaren unea iritsi da,gizartean dauden gauza txar guzti horien suntsitzea:eliza,dirua,hipokrisia...eta nere lehen ateraldi horretan,amalurretik jalgitze horretan dena,oroirauli nahi nuke eta mundua aldatu bainan ezin.Bide bakarra nere komikia idatzi eta irriaren bidez munduan dauden gauza izugarriak kondenatu.Hitza,marrazkia eta kolorea bihurtuko dira nagusi eta nere olerki etakomikiaren bidez jendearen aurrean ikonoklasta bihurtu.

Web orrian agertzen diren Nere etxea eta Seaskaren kabian olerkiek honekin bat egiten dute
Irakurtzeko:www.soubeletxabier.com horretan sartu eta idazlea sekzionean olerkietan sartu.
2 | ​0 | Partager
Commenter

Plus d'informationsN'oublie pas que les propos injurieux, racistes, etc. sont interdits par les conditions générales d'utilisation de Skyrock et que tu peux être identifié par ton adresse internet (54.234.180.187) si quelqu'un porte plainte.

Connecte-toi

ou poster avec :

#Posté le mercredi 22 août 2007 06:01

Olerki musikalak

1970 urte haietan eta kantaldiak modan zeudela, plazetan ene kantuak aurkezteko erabakia hartu nuen eta Donibane Lohizunen lehen aldia izan zen, Xabier Lete eta Manex Pagolarekin batean. Geroxago, Baionan, Urruñan, Elizondon, eta hainbat tokitan abestu nuen baina ene gitarra soila gutti iduritzeagatik, dena bertan behera utzi nuen.Urte andana bat pas eta Inaki Maritxalar gitarristarekin bizpahiru aldiz jendearen aintzinean kantatu nuen baina, nahiz eta olerki musikalak asmatzen jarraitu, aro horri bukaera eman nion ere.
Aurten, Nat Cazarré gitarlaria ezagutzeari esker, berriro kanta bidean nsartu naiz eta bizi dudan asma aro nasaiari irtenbide musikala aurkitu diot, zonbait plazetan kantuak interpretatuz, Iruñean, Donibane lohizunen, Baionan, Baztanen...
Urriaren 11an Arizkungo Xubiltz elkartean kontertu bat emanen dugu eta zerbait otiginala entzun nahi baduzu bertara agertu arratsaldeko 8tan.
Cd bat egiteko asmoa ere badaukat, batez ere ene kantu guziak gal ez daitezen( ehun bat hurbil) eta jendeak ukan dezan ene konposizioen berri.
 
Depuis longtemps, j'écris des poèmes et je compose des musiques  que j'associe.Vers les années 1970 je participai déjà  à des kantaldi où je chantai en public accompagné de ma guitare.Plusieurs apparitions sur scène en compagnie de Xabier Lete et manex pagola au casino de St Jean de Luz, de Gorka Knorr à l'église St André de Bayonne, de Txomin Artola à Urrugne ou encore de Mikel Laboa et Etxamendi et larralde à Bayonne.
Pendant quelques années je m'éloignai de la scène avant de la reprendre en compagnie du guitariste Inaki Marichalar. Cette année 2012 a été importante dans ma vie d'interpréte car si je continue toujours à écrire et à composer( une bonne centaine de chants), ma rencontre avec le guitariste Nat Cazarré a fait évoluer la situation et mes nouvelles chansons dont les textes sont issus de mes livres de poèmes IZA OTE IZA? et BIZIL ETA OLDAR on trouvé une voie de d'expansion. C'est ainsi que plusieurs représentations ont vu le jour cette année ainsi que le projet d'éditer un CD afin de garder l'ensemble des compositions. Dans l'espoir de voir mes desseins aboutis avant la fin de l'année, je vous invite le 11 octobre à 20h à Arizkun, au sein de l'association Xubiltz, à assister au concert que nous présenterons en collaboration avec la mairie du Baztan.
​0 | Partager
Commenter

Plus d'informationsN'oublie pas que les propos injurieux, racistes, etc. sont interdits par les conditions générales d'utilisation de Skyrock et que tu peux être identifié par ton adresse internet (54.234.180.187) si quelqu'un porte plainte.

Connecte-toi

ou poster avec :

#Posté le lundi 30 juillet 2012 03:39

Oroitzirriak II

Oroitzirriak IIAintzin solasa
 
Bi milata seigarren urtean, Maiatzek « Oroitzirriak » kontakizun liburua argitaratu zidan eta egia aitortzeko nahiko kritika onak eta arrakasta jaso zituen. Aurten aterako den bigarren ale honek beste hainbeste ixtorio ditu eta lehen liburuaren segida naturala izanez, Oroitzirriak II izena emanen diot.
Lehenbiziko alea bukatzerakoan ez nuen inoiz ere pentsatzen ahal, beste hainbeste kronika asmatzeko gai izanen nintzatekela, baina oroitzapenak izan duen isurketa hain aberatsa izan da beste berrogeita hiru kontaketa atera zaizkidala.
Jende ainitzek lehen liburua ateratzerakoan ea kondatzen nituenak egia ziren behin baino gehiagotan galdegin zidan, beti baiezko erantzun bera ukanez. Honetan ere hala da eta gertatukoari ene kondatzeko manerak bere saltsa egosten badio ere, kontakizunen mamia beti legezkoa da, egiazki gertaturikotik inoiz urrundu gabe. Beraz, irakurleak jakin dezala irakurriko dituenak egiazki gertatu direla, nahiz eta ixtorio batzutan izenak eta lekuak aldatu.
Esker berezi bat eman nahi nioke Maiatz argitaletxeari, bere funtsezko lanarengatik, ez baita erresa, Xiberoa, Benafarroa eta Lapurdi diren gure hiru probintzi horietan liburuak euskaraz argitaratzea, euskal irakurle ugari ez baitago. Beraz txalo eta erdi !
Eta inoiz ez delako laudoriorik eskaerik gabe, ene nahia hauxe liteke, behin, nere bi liburu horietan dagerrazkien larogoitamalau ixtorioak liburu bakar batean biltzea, ene lanak bere osotasuna har dezan.

Hegoaldeko zonbait sasi adituei esan nahi nieke ere iparraldean liburuak argitaratzeko diren zonbait argitaletxe, ( Hatsaren poesia eta Maiatz barne), bere medio laburretan ari direla, hemen euskal instituziorik ez dagoelako eta medio murritz horiek ahal bezala liburuak ateratzera bortxatzen dituztela, fotokonposiziozko antzeko lanetan arituz. Hemen ez baita zuzentzailerik, ez eta euskara batua ofizialki kudeatzen duenik ezta ere irakurle ainitzik, beraz egiten denari agur eta ohore. Gure probintzietako euskal kultura podere publikoengandik abandonatua dago, nahiz eta eskuak garbitu ematen duten apurrarekin. Beraz zozoek kritika guttiago eskas bat dagerrenean, ortografiazko erratak dagezenean edo formazko akatsak daudenean, gehienetan holakoetan dabiltzatenak ezer idazteko gai ez direlako.
Azkenik, liburu hau ere Mattin Olzomendi  gazte lapurtarri berriz ere eskainia dago, Euskal herriaren alde presondegian dagoen bitartean ene idatz eskaintza guziak beretzat izanen baitira, eta politikoki eta justiziatik urrun bi lagunak epaitu zituen epaileari hemendik diot eskerrik halako gazteak gure herrian oraino badirela. Euskal Herria ez da salgai!
Zuei beraz liburu hau ! Zuen ziega iluna argituko ez badu ere, ea zuen aurpegia eta irria unetxo batez alai dezakeen bederen. Azken halako eskaintza izan bedi !
​0 | Partager
Commenter

Plus d'informationsN'oublie pas que les propos injurieux, racistes, etc. sont interdits par les conditions générales d'utilisation de Skyrock et que tu peux être identifié par ton adresse internet (54.234.180.187) si quelqu'un porte plainte.

Connecte-toi

ou poster avec :

#Posté le dimanche 26 février 2012 18:50

Modifié le mardi 22 janvier 2013 10:31

Desbariazioak


                                                         Euskal desbariazioak
 
Desbariazioak izan daitezke mota askokoak, baina gaur argira ekarriko ditudanak ene olerkietan funtsa eta formekoak dazaltenak dira . Egia aitor izan banu liburu honen idazkeran agertu izan zaidan zailarena titulua izan da, nahiz eta « Desbariazioak » erresa iduri. Jakin bazenu liburuak zenbat titulu izan dituen hauxe izan baino lehen, harrituko zinateke, eta hauxe da hainbeste azpi titulu andana honen arrazoina, bat bestea baino hobea iduritu izan baitzait, liburuaren funtsa  kreazioa eta mundua den desoreka delako, mota guzietako kreazioak eta desorekak bazterrera utzirik.
Beste hainbeste iturri sakonetik zurkatu izan behar dut liburuaren gaia gauzatzeko eta besteaz beste hauxek aipatuko ditut:  Biblia, Margolaritzan diren expresionismo  abstraktoaren oinarriak : De kooning, Mitchell ,Rothko  eta besteak; Arte primitiboa, biologia, teologia, « Desorekaren maisuak », Parisen iaz izan zen erakusketa berezia , indioen eta euskaldunen ohitura eta  mitologia, «  Espezien jatorria » Darwinen liburu nagusia,.....eta ahanzten ditudan beste hainbeste.
Kreazioa den ipuinari erantzun ikonoklasta bezain fedegaitza eman nahiez, olerki batzuk idazten hasi nintzen eta berehala hartu zuten norabidea desbariazioetan zairatela ohartu nintzen, beste modu hoberenik sortze supremoa adierazteko ez nuelako aurkitu eta manera naturalez, ero puntua dardaran jalgi zitzaidalako.Desbariazioa funtsa bihurtzen denean,desoreka orekatu betean gaude eta plazer ikagarria hartzen da itsaso horren uhainetan arinki surfa egiten, uhain barnera erortzeko beldurrik gabe. Eta aparraren gaineko bitsan lerratzen ari nintzen bitartean, galdera batzuk gogora etorri zitzaizkidan, kresalaren hitzak olerkiak bilakatuz.
Lehen uhainaren gainean, galdera hau dirdirez agertu zitzaidan : Frogaturik dagoen Bing Bang-ak ez ote du Jainkoaren kreazioa deuseztatzen ? Eta bigarren uhainaren lasterrak bigarren galdera ekarri zidan : Giza ximinotik datorrela baieztatzen duen Darwinen teoriak ez ote du Adan eta Ebarena deuseztatzen ?Itsasaldia igotzen ari zen anartean, hirugarrena jalgi zitzaidan :
- Non ostias zegoen Jainkoa  kreazioa baino lehen, agian denbora asko iragan kreatzailea kreatzen ? Eta laster laugarren bustia :
-Informatika programa zailarena baino zailago den giza eta inguruan duen munduko natura, sei egunez beti izkuturik eta gorderik egon den ezezagun famatuenak kreatu ote zukeen ?
Eta azken biak, hondartzaraino isuri zitzaizkidan galderak baino, konstatazioak :
-Mehatsuan oinarriturik dagoen bibliak nola sor dezakeen hainbeste fede itsu?
- Nola daiteke munduan zehar elizak duen ixtoriarekin, oneziaren ama izan nahi izatea?
 
Eta galdera horiek ene baitan sortu zituzten inkarnazioak berehala atera zitzaizkidan, Darwin, Noe, Mitchell, de kooning, Jainkoa, Poe, Aita saindua, Oteiza,Freud, Ama birjina eta pinguinoak, Inko....eta hainbeste titulu, errima eta olerki.
Ikonoklasta izan nahi dut! Hauxe da ene esan zaharra, iturburutik askazira isurtzen zaidana, hilaunetik ohiturera nere baitan datorrena eta zuri, irakurle, olerki horien bidez doakizuna.
Darwin bere adarretan dabilen bitartean, Inko lainoetan daira eta De kooning eta Mitchell, isipuz, desoreka antolatzen hasi dira. Noe zurruperoak bere barkuan abereen putiklub handia kudeatzen duen anartean, Jainkoak gizakienganik izkutatzen segitzen du, bere mehatsu eta mendeku nagusi. Mari, Oteiza eta hirurok horren lekuko gaude, Arantzazutik etorritako piguino tropa bat, otoi, bakean uzteko suplikatzen ari zaigun bitartean.
Baina hemen halakorik ez daiteke, ikonoklastaren funtsa forman ere dagerrelako, idatzeko maneran, konbentzionalismoak hautsi nahi dituen hizkeran. Literatura tinkoak dituen formetatik urrunduz eta ohiturak sortu duen hilaunari hurbilduz banator, seminarista kutxutik ihes eginez.
Desoreka orekatua daukat liburuaren funtsa, margolaritzan expresionista abstraktoek dutena bezala. Obra abstraktu baten aurrean, gai horretan adituak ez direnek, erokeritik edo haurkeritik datorkeen margoa dela  ohi diote, haien izpiritu murritzak gehiagora iristen ez direlako eta arte munduan, zozoa beti zozo izanen delako. Hortik dator erakuts nahi izan dudana, arlo guzietan desoreka orekatua  ustegabeko desordena baino, funtsa handigoa dela eta forma eta funtsarekin hausteak berarekin adimena dakarrela. Ikonoklasta izateko, konbentzionalismotik pasatu izan behar da, margo abstraktoak egin baino lehen, inpresionismotik edo errealismotik iragan behar den bezala, edo musikan rokero on bat izateko, oinarri klasikoa izan behar den antzera. Horrek, ikasitakoa hausteko askatasuna ematen dio bat bederari, kalitateko emaitza lortuz, kaos antolatua ardietsiz.
Etika, morala, ohitura, konbentzioa eta itxura ez dira eneak edo hobekiago esanda, ez dut nahi nereak izatea, bakoitxak daukan heziketak pentsatzeko moldea modelatzen baitu, eta nahiz eta hausduraren ildotik ibili nahi, adierazteko moduak heziketandik hartuak izan daitezkeela aitortzen dut, eragin handikoa baita eta hausteko modua klasikoa izan daitekeelako. Halere hor dago. Berriz ere diot,zure irakurketan, batzutan ulertzen ez dituzun esanak aurkitzen badituzu, ez arbuiatu, eta gogoan hartu niri ere halako zerbait gerta izan zaidakela, noiztenka behintzat, hitza eta gogoetak bibrazio eta dardaretik isurtzen zaizkidalako eta sensatzioa da ulertzea baino garrantziagoa. Beraz halakoetan, hitzei sobera ez lotu, koropiloa askatzea ez baita beti bide hoberena, emotibitateak ekarritako hitzak adimenak ez dituelako beti ulertzen, senditzen baizik.  Ez baita horretarako egina.
Eta nahikoa da, poesia halaxe hartu behar delako, konzentrazio sakonez eta tinta pintzelada libreak izan balira bezala. Bost axola ulertzea edo ez! Sendimendu eta emozioaren urratsez aintzinatu eta, izpiritu karratua utzirik, abia zaitez aurrerantz eta irakur, emeki-emeki, nardatu gabe.

« DESBARIAZIOAK»,  « OTE IZA? » ene olerki liburuaren segida  izan daiteke, bai formetan baita ere hausteko gogoan. Expresionismo literarioa “Bizil eta Oldar” olerki liburuan hasi zitzaidan, Tobera olerkia idatziz. Hauxe ondoko bi liburuen aita izan dela esan dezaket, hausduraren ildotik joateko gogoa eman didana eta nere barne sakonaren oinatzak agerian utzi, uzten eta utziko dituena.
Gora hilauna, iturritik isuritako askazia, hausteko gogoa eta konbentzioetatik kanpoko ibilera!
 
Eta horra! Ordenagailua ene aintzin solas hau apailatzera nihoala eta, liburu honi aspalditik idatzitako beste sarrera bat, bat-batean dagerkidala, ahantzi nuena eta berriz ere irakurri ondotik, oraigoaren gogoeta berdintsuak dituela ohartzen naiz, nahiz eta beste modu batez adieraziak. Eta biekin popurri bat egin ordez, azken hau hementxe agertzea deliberatu dut, irakurlea, nola idaz daitezken gauza berak modu desberdin batez, ohar dadin.
Halere aholku bat zuri : Lehenak aspertu baldin bazaitu, ez hasi bigarrena irakurtzen, nardatuko zaituelako berdin eta total, gauza berak entzuteko ez du balio, hobe baita olerkiek daukaten funtsean lehen bai lehen sartzea, aldiz ene azken kontseilu hau deliriotxo bat iduritu bazaizu, irakur ere bigarrena.
                                        Desorekaren maisuak
                             edo mundu antolatuaren nahasmena
 
Desoreka filosofia bihurtzen denean, gizakiari orekaturiko desordena ozenki dagerkio, gizartiar hazkuntza antolatu baten baitan dasorken iraultza, abtstraktoa eta oldarpena. Oldar horren adierazpena mota desberdinetakoa izan daitekeen arren, helburu berdineko iturburu berekoa da eta desoreka bihotzean sartzen zaionari, askatasuna sartzen zaio, espresatzeko isurpen librean betiko sartu delako.
Munduaren sortzearen ikertzeak nahita ez, nahasmenara erakartzen gaitu, inoiz, inon, inola Jainkorik badagoen edo ez dagoen frogatuta egon ez delako. Beste tesiak aldiz bai, batez ere zientifikoki frogatu diren fededunari zaizkion Bing Bang trabatzailea eta Adanen aurka daltxan Darwinen teoria, hau da gizakia ximinotik datorrela. Jainkoarena eta bere morroi guziena aldiz ez. Zer zientifikok argira utzi duen Noeren existentzia edo Moises ala Abrahamerena? Nork Adan eta Ebaren esistentzia eta gizakiak kondenatzera eraman zituen sagar horzkada amorratua ? Erlixioen oinarriak zientziak zalantzan ezartzen dituenean dogma berrietan sartzen gara, eliza den etxeari ebidentzia berdin zaiolako eta ez duelako denbora izpi bat ere galduko betitik izan dituen fundazioak indartzeko eta zimentuak berritzeko.
Nahiz eta Noe eta Darwin haserre egon, bi sasi-etsaiak liburu honetan parekatu izan nahi ditut, beste hainbeste bezala, desoreka nagusia sortu nahirik, umoreak, ikonoklastakeriak, probokazioneak eta sinismenaren aldeko zalantzak sor dezaketen desoreka orekatuan.
Zergaitik oreka hemen aipa? Mundua antolatu dutenek hori baizik gogoan ez dutelako ukan, betitik, gizartearen antolakuntza ordenatua baizik, batez ere Jainkoek eta gizonek. Ordena, etika, morala, zer den ona , zer txarra, nola jokatu, zer den bekatu eta hala. Horren aurka izan den bakarra infernua eta deabrua izan dira, oreka horretan sartzen ez diren gizakiak zigortuak izan daitezen, lege zuzenen aurka daltxaten guziak erre daitezen.
Eta nik, ene izanmolde transformatuan, elementu desorekatu batzuk aipa nahi nituzke, batzuek erotzat hartuko nauten neurrikoak, besteek alienatu batenganik hartuko dituztenak. Moralistei bi sos! Lekzio emaileei beste lau! Euskaraz halakorik idaz ez daitekela pentsatzen dutenei, hameka!
Horra beraz elukubrazioz beteriko hitza, nere aintzin solas honetan bihotz emankorretik dariokidana, gogo zabaletik dasurkidana, luma zorrozgai nasaitik dalgikidana.
 
                                                Noe
 
Lehen konstatazioa
 
Noe izan omen zen lehen mozkor ezagunenak, bere arkadan abere guziak biltzeko agindua jaso zuenean, lerroz lerroz bertan sartu ote zituen zintzoki ene buruari galdetzen diodanean, ezezko borobila erantzun gordintzat naturalki jasotzen dut. Elkarren artean izitzen eta jaten diren mota ezberdineko izaite biziak, isilik eta lerroz lerro sartzea eta larderiari obeditzea ezinezko dagerkit, denak oreka tinkoan kutxa-untzi barnean egotea naturaren aurka doan ideia iduritzen baitzait. Dena gezurra dirudi. Pentsa egoitza bogatzaile haren baitan bizi izan zitekeen desoreka, ekaitza betean gizabere guziak salbatu izan omen zituena.Guziak ez, arrainak Non? Eta pentsa arrainak direla gure munduan diren espezie nasaiena, arkadan sartu ez zirenak eta salbatu ez zirenak. Fededun buruapalak Jainkoak arkadaren azpian bizia eman ziela erantzungo didala badakit. Eta nik, gezurra diola ere bai.
 
                                               Darwin
 
Bigarren konstatazioa,
 
Gizakia ximinotik heldu dela dioten Darwinen gogoetek eta ikerketek, nahiko zabalduak eta frogatuak izanez, hankaz gora irauliz ezartzen ditu Noeren arkada eta abereri guzia, baita ere ustearazi nahi diguten etorkizun oroa.
Konklusio fiktiboa
Ni, berez, elkarrizketaren alde izanez, aitak izan daitezkeen simio guziei Noeren arkada bizileku eman nahi izan diet, munduan izan den larru jotze handiena asmatuz eta modu probokatzaile batez bortxaketa izugarriena antolatuz, Darwinek, isilka, apailaturiko elkar gaineratze lizunena.
Hauxe bai desoreka orekatua!
Galderak
Gorilak eta halako simioak kutxa-untzinikatzaile azkarrak bihurturik, beste abereen aurkako sarraski sexualaz, Jainkoaren hitza segitu ote zuten? Noeren agindura izan zen oldarmen erraldoia gizabereak salbatuak izan zitezen muntatua ote zen?
                                         Abstraktoa
 
Eta horretan datozte De Kooning, Joan Mitchell, Rotkho, Pollock eta desoreka antolatuaren maisuak, margolari expresionista abstraktoak, Ameriketako gerlaondoko gizartearen aintzinean eztanda egin zutenak, eztanda sortu zutenak, konbentzionalismotik urrunduz, espresio abstraktu bortitzari indarra eman ziotenak.
Noizpait gure gizartearen mentalitate karratuak hausdura behar zuen, eta sarraski hori espresionismo abstraktuarekin bere gailurrera iritsi zen, bai kolorez baita ere idatziz, musikaz edo, xinpleki, izaiteko maneraz edo hobekiago esanez, espresatzeko era kaotiko orekatuez.
 
 
                                                    Lotura
Zer hobe bien artean lotura erakusteko Jainkoak manaturiko Noeren arkadan izan zen kaos antolatua baino. Gaurregun sinismena modan dago, Jainkoen aldekoa, batez ere Koranek agindutakoa baina ere katoliko integristen aldekoa, eta horien aurrean nik nahiago oldarra eta probokazioa, eraso espresionista, bihotz- muinetatik datorkidana ,bai forman, baita ere funtsan. Darwin, zaldiko baten pare, Noeren gainean daseri eta ximinoek abere guziak estaliz, De Kooning-en isipua higitzen ari dira, espresionismo abstrakto hutsez, liburu honetan dagerten olerkiak bazkatzeko asmotan. Sapiens baino, hobe erectus eta habilis!
                             Gora abstrakzio librea!
 
                                                                                
 



Desbariazioak
​0 | Partager
Commenter

Plus d'informationsN'oublie pas que les propos injurieux, racistes, etc. sont interdits par les conditions générales d'utilisation de Skyrock et que tu peux être identifié par ton adresse internet (54.234.180.187) si quelqu'un porte plainte.

Connecte-toi

ou poster avec :

#Posté le dimanche 26 février 2012 18:56

Modifié le mardi 22 janvier 2013 10:21

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • Suivant

Skyrock.com
Découvrir
  • Skyrock

    • Annonceurs
    • Jobs
    • Contact
    • Sources
    • Poster sur mon blog
    • Développeurs
  • Infos

    • Sécurité
    • Conditions
    • Aide
    • Signaler un abus
    • En chiffres
  • Mobile

    • Ton mobile
    • iPhone
    • Android
    • BlackBerry
    • Samsung Wave
    • Windows Phone
  • Pays

    • International (english)
    • France
    • Canada (français)
    • Belgique (français)
    • Maroc (français)
  • Autres sites

    • Skyrock.fm
    • Tito Street
    • Tasanté
    • kwest
    • Zipalo
    • oMIXo
  • Blogs

    • L'équipe Skyrock
    • Honneurs
    • Newsmusic
    • Thèmes